Kalean bezala, egun berezia da gaurkoa ikastetxetan. Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, emakumeen askatasuna aldarrikatzeko askotariko ekintzak egin dituzte eskoletako haurrek zein nerabeek. Besteak beste, elkarretaratzea egin dute Azkoitia BHIko kideek, eta bestelako sentsibilizazio saioek ere tartea hartu dute Floreaga ikastetxean nahiz Xabier Munibe Ikastolan.
Azkoitia BHIko kideek, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako argazkiak dira honako hauek: