Sanandresak 2022

Azken entsegua eginda, danborjoleek dena prest dute zapatuko egun handirako

Maialen Etxaniz eta Jon Barkin 2022ko aza. 24a, 17:43

Danborrak eta atabalak prest dituzte azkoitiarrek San Andres jaietako danborradarako. Aurten, Zalduntxuk izeneko talde berri bat aterako da danborradan, eta beraz, 11 taldek parte hartuko dute. Erlo Telebista danborradaren azken entseguan izan zen atzo, asteazkena.

Bueltan da beste urte batez San Andres jaietako danborrada. Iaz ezohiko moduan egin behar izan zuten danbor festa, baina aurten ohiko giroa nagusituko da herriko kaleetan zehar. Hainbat aste entseatzen aritu ostean, atzo, asteazkena, izan zen danborjoleen azken entsegua Gurea pilotalekuan.

Aurten, gainera, talde berri bat aterako da danborradan: Zalduntxuk taldea. Beraz, 11 talde izango dira danborra jotzen herriko kaleetan zehar, inoizko gehien. Erlo Telebistak bideoz jaso ditu atzoko entseguko irudiak, eta talde berriko zein beste taldeetako hainbat danborjoleren adierazpenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide