Sanandresak 2022

"Azkoitiko danborrada gustatzen zaien pertsona guztien irudikapena eta ordezkaritza da Zalduntxuk taldea"

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 12:00

Roberto Alvarez eta Marta Arregi, Azkoitiko plazan.

Aurtengo danborradak badu berrikuntza nagusi bat. Talde berri batek parte hartuko du larunbateko desfilean: Zalduntxuk taldeak. Talde berriaren sorreraz Marta Arregi eta Roberto Alvarez kideekin hitz egin du Maxixatzenek.

Nola otu zitzaizuen talde berria sortzeko ideia?

Marta Arregi: Orain arte, ikasle ohi gisa ateratzen ginen Roberto eta biok beste talde batetik; Robertok lauzpabost urte zeramatzan horretan, eta nik, berriz, 17 urte. Talde hark, ordea, arau berriak jarri zituen ikasle ohi berriei lekua egiteko eta haiei danborradan irteteko aukera emateko. Horrenbestez, lau urtez behin arropak itzuli eta berriro atera ahal izateko izena eman behar izaten da. Behin izena emanda, hutsuneen arabera izango genuke berriro irteteko aukera. Guri asko gustatzen zaigu Azkoitiko danborrada, eta horregatik hasi ginen taldea sortzeko ideiari buelta batzuk ematen. Zergatik ez sortu talde berri bat?

Roberto Alvarez: Azkoitiko Udalarekin hitz egin genuen aurrena, eta ondoren, herriko ezagun batzuk zirikatu genituen taldea osatzeko aukerarik izango al genukeen ikusteko.

Nolakoa izan da taldea sortze koprozesua?

R.A.: Beharrezko informazioa jasotzeko udalarekin hitz egin genuen, eta lau oinarrizko datu eman zizkigun: taldea osatzeko pertsona kopurua, adinaren kontuaketabesteparebatgauza. Horiek betetzeko moduan izango ginela ikusi genuen, eta iazko danborradako azken entseguan aurrera egitea erabaki genuen. Horrela hasi ginen.

M.A.: Herritxiki guztietan gertatzen den bezala, poliki-poliki talde berria sortzeko ideia zabaltzen joan zen herritarren artean. Taldea osatzeko 40-50 pertsona beharko genituela esan zigutenean, pixka bat arduratu egin ginen; izan ere, taldea ez genuela osatuko pentsatu genuen. Dena den, espero baino errazagoa izan da prozesua, eta, gainera, itxarote-zerrenda ere osatu dugu.

Taldeari Zalduntxuk izena jarri diozue. Zergatik?

M.A.: Taldeari izena jarri behar zitzaion, eta era berean, jantzia erabaki behar zen; biak batera egin genituen. Azkoitiko herriarekin lotura zuen zerbait izan behar zuela argi genuen, baina pilotariak baziren dagoeneko, baserritarren talde asko ere bai... Tata taldeko kide ere banaiz, eta zalduntxoak Azkoitiko bereizgarria direla pentsatu genuen bilera batean. Gainera, duela urte batzuk umeen zalduntxoen taldea ere osatu zuten, eta haren berdina edo antzekoa izatea egokia izan zitekeela erabaki genuen.

R.A.: Udalarekin hitz egin dugunaren arabera, eta gainontzeko taldeekin egin duen bezala, bi edo hiru urtez irten behar dugu danborradan taldea finkatuta dagoela ziurtatzeko. Behin hori ziurtatuta, udalak jantziak egiteko dirulaguntza emango digu. Arropa edo jantzi horiek Azkoitiko zalduntxoetan oinarritutakoak izango dira.

Eta aurtengo jantziaz zerbait aurreratzerik bai?

R.A.: Etxeko arropekin jantziko gara; galtza bakeroekin eta alkandorekin. Barrikak eta danborrak desberdintzeko, batzuk beltzez jantziko dira, eta besteak, zuriz. Horrez gain, zapi gorri batzuk atera ditugu taldeari izaera emateko. Txapela ere jantziko dugu.

Etorkizuneko jantzia osatzeko laguntza izango al duzue?

M.A.:Juan Bautista Mendizabalekin jarriko gara harremanetan, jantziak izan behar dituen xehetasunak ezagutzeko. Badakigu gure ideiaren berri iritsi zaiola eta pozik dagoela.

Zaluntxuk nolako taldea dela esangozenukete?

R.A.: Oso gustura gaude, talde oso bereziadelakogurea. 48 danborjole, bi zuzendari –nagusia eta txikia–, banderaduna eta bi kantinera aterako gara; adineta jatorri desberdinetako herritarrak, emakumeak, gizonak... Talde oso polita osatu dugula uste dugu. Taldekide gazteenak 20 urte inguru ditu, eta helduenak, aldiz, 70 urte inguru. Azkoitiko danborrada gustatzen zaien pertsona guztien irudikapena eta ordezkaritza da Zalduntxuk taldea.

Zer moduz joan dira entseguak?

M.A: Oso ondo. Taldekideen erdiek baino gehiagok badakite danborrajotzen,baina taldea entseguetan egotea garrantzitsua iruditu zaigu. Izan ere, hamar kuadrilla desberdinetako pertsonak gara taldekide, etagure arteko harremana estutzeko bidea izan daitezke entseguak.

Zer espero duzue danborrada egunaz?

R.A.: Danborrada aurretik zerbait hartuko dugu, eta ondoren, afaltzera joango gara. Egunaz gozatzea espero dugu; denontzat egun polita izatea nahi dugu.Oso gogotsu gaude!

M.A:Desfileko azken taldea izango gara, danborrada ixten joango gara. Herritarrek zain egon beharko dute gu ikusteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide