Gaur zortzi San Andres eguna ospatuko da Azkoitian, baina joan den asteburutik dagoeneko festa giroa da nagusi herrian. Ohi bezala, barrakak ere heltzen ari dira Azkoitira, eta horietako batzuk muntatzen ari dira jada Trenbidearen Zumardian. Beraz, datozen egunetan erabilgarri izango dira barrakak herritar guztien gozamenerako.