Sanandresak 2022

Danborradako abestiak entzungai dira Maxixatzen.eus-en

Andoni Elduaien

Iaz egindako helduen danborradako plazako irudia. (Arnaitz Rubio)

Sanandresetako helduen danborrada egingo dute larunbatean, Azkoitian. 11 talde eta 400 herritar baino gehiago elkartuko dira, 22:00etan, Gurea pilotalekuan, gero herriko kaleetan zehar danborrak eta barrikak gogor astintzeko. Azken asteetan entsegu ugari egin dituzte, eta gaur, asteazkena, egingo dute asteguneko azkena.

Maxixatzen.eus-ek SoundCloud atarian ditu jasota Azkoitiko helduen nahiz haurren danborradan jo ohi diren pieza guztiak, eta aurten ere kanta horien bilduma osatu du. Danborradaren antolatzaileek Maxixatzeni utzitako abestiak dira ondorengoak:

San Sebastian martxa

Diana

Iriarena

Deba

Umore Ona

Baleo

Gazteak

Hau da hau

Xoxote

Azkoitia

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide