Bihar, azaroak 23, Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute, sanandresetako barraken eremua bertan kokatuko baitute aurten ere. 07:00etatik aurrera, eta sanandresak igaro arte, ezingo da kale horretatik ibilgailuarekin pasatu, ez eta han aparkatu ere.
San Andres jaietan eremu horretan egongo diren barrakak datozen egunetan hasiko dira muntaketa lanetan, eta horregatik, ordurako guneak hustuta egon beharko du.