Herrixen merkatari elkarteak Super Astea kanpainari ekin dio gaur, astelehena. Ostiralera bitartean herriko saltokietan erosketa egiten dutenen artean, 500 euro irabazteko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egin eta papertxoa bete beharko da.
Zozketa ostiralean egingo du Herrixenek, 19:00etan. Merkatari elkarteak papertxoa beteko duten herritarrei eskatu die ostiral arratsaldean mugikor guztiak adi edukitzeko. 500 euroko saria larunbat goizean, azaroak 26, gastatu beharko da, gutxienez herriko hiru saltoki desberdinetan.