San Andres festetarako girotzen hasi da herria, eta bart ere nabaritu da. Jaien aurreko asteburuari festa usaina emateko asmoz, 23:00etan hasita Huntzaren kontzertua izan zen atzo, larunbata, Azkoitiko plazan, eta eguraldi makurra egiten zuen arren, jende ugari elkartu zen plazan, musika taldearen emanaldiaz gozatzeko. Euriari eta hotzari aurre eginez, Huntzak dantzan jarri zituen emanaldiaz gozatzera bertaratutako musikazaleak.