Azaroaren 25a

Urola Erdiko Itaiako kideek eta egoitzako langileek mahai ingurua egingo dute bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko aza. 18a, 08:41

Itaiak Elkargunean egindako asanblada bateko irudia. (Urola Erdiko Itaia)

Saioa 11:30ean hasiko da Elkargunean. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren atarian antolatu du Urola Erdiko Itaiak mahai ingurua.

Urola Erdiko Itaiak bihar, larunbata, hasiko ditu Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dituen ekintzak. Hain zuzen, mahai ingurua egingo dute Elkargunean, 11:30ean hasita. Itaiako zenbait lagunek eta adinekoen egoitzako langileek parte hartuko dute saio irekian. Langileek egun bizi duten egoera zein den azalduko dute.

Dena den, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean bertan ere egingo dituzte ekintzak. Hain zuzen, datorren ostirala da Azaroaren 25a, eta orduan, kafe tertulia eta mobilizazioa egingo dituzte Itaiako kideek. Kafe tertulia egingo dute 17:30ean hasita Elkargunean, eta mobilizazioa 19:00etan, herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide