Iriaun Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Iñaki Sagredok La batalla de Amaiur. La historia perdida de Navarra (Pamiela) liburua aurkeztuko du datorren asteartean, azaroak 15, Elkargunean. 18:30ean hasiko da haren aurkezpena Zeharkako gelan, eta lan horren gaineko xehetasunak emango ditu hark saioan. Irekia izango da solasaldia, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.
Etzi aurkeztuko duen liburuan, besteak beste, Amaiurko gazteluaren jatorria zein den azalduko du, baita eraikin hark Nafarroaren konkistan zer eragin izan zuen ere. Gazteluaren protagonisten datuak eta estrategiak ere bildu ditu Sagredok liburuan, eta borroka historiko hura eskemen nahiz birsortze birtualen bidez aurkeztu du.