Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 10, eta bost minutuko elkarretaratze isila egin du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian", Intsausti parkean. Isilunea amaitu ostean, berriz, Intsausti jauregiaren parean dagoen Oroimenean eskulturan loreak utzi ditu alkateak. Elkarretaratzean izan dira Azkoitiko Udaleko hainbat alderditako ordezkariak.
Hona hemen gaurko egunaren harira Erlo Telebistak egindako bideoa: