Gaur, astelehena, hasi dituzte sanandresetako helduen danborrada prestatzeko entseguak Gurea pilotalekuan. 20:00etan elkartu dira frontoian danborradan aterako diren konpainietako edo elkarteetako kideak. Danborrak gerrian lotuta eta makilak eskuetan hartuta, hilaren 26an, zapatua, egingo duten danborradako abestiak entseatu dituzte aurrenekoz. Ohi bezala, hiru entsegu egingo dituzte datozen hiru asteetan; astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etan izango dira entseguak, eta zapatuetan, 11:00etan.
Aurten, gainera, talde berri bat batuko da sanandresetako danborradara, Zalduntxuk izenekoa. Azkoitiko danborradako hainbat taldeetan aritu izan diren kideen artean osatu dute taldea. Hori horrela, aurten 11 konpainiak edo elkartek parte hartuko dute, inoiz baino talde gehiagok: udaleko taldea, pilotarien taldea, Ixkitturri elkartea, euskal presoen eskubideen aldeko taldea, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako bina talde, Txintxarri taldea, Aldapa taldea eta Zalduntxuk taldea.