Kalean da Bulego taldearen 'Gure bizitzako lehen bira' dokumental sortaren lehen atala

Anartz Izagirre 2022ko aza. 7a, 15:19

Bulego taldeak aurtengo andremarietan eskainitako kontzertuaren irudia.

Bost zatitan banatuta emango du Bulegok Gure bizitzako lehen bira Instagrameko beren kontuan, eta horietako lehena atzo, igandea, zabaldu zuten. Kontzertuetako irudiak zein taldekideen testigantzak ageri dira lehen atalean.

Azkoitiko Bulego musika taldeak Gure bizitzako lehen bira deituriko dokumental sorta ondu du, eta bertan, 2022ko kontzertuetako irudiak, furgonetako bizipenak, bidaiak eta taldekideen hausnarketak partekatu dituzte. Bost zatitan banatu dute ikus-entzunezkoa, eta lehen atala atzo, igandea, zabaldu zuten beren Instagrameko kontuan. Barbara Fernandez zinegilea izan da dokumentalaren arduraduna eta David Mendizabal edizio zein argazki zuzendaria.

Hona hemen dokumentalaren lehen atala:

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de BULEGO (@bulegotaldea)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide