Zein da 'uxau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 08:40

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'maldiixue' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'uxau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Uxau hitza erabiltzen da Azkoitian norbait izutu edo ikaratu dela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txorimalue ematezu ointxe, jendie uxatzen ai zea".
  • Euskara batuan: "Txorimaloa dirudizu oraintxe, jendea izutzen ari zara".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide