Zein da 'lekutea jun' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz, adiera edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'ozine' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'lekutea jun' adiera aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Lekutea jun adiera erabiltzen da Azkoitian zerbait edo norbait oso urrutira joan dela adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lekutea jun zeate gaur ogi bile".
  • Euskara batuan: "Oso urrutira joan zarete gaur ogiaren bila".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide