VII. Orbel-jokuek

VII. Orbel-jokuek: lehen asteko galderak, azaroak 7-11

Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 08:00

Hona hemen 2022ko Orbel-jokuen lehen asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, osteguneko 15:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora. Zorte on!

  1. Zer esan nahi du "zikinestalixe" hitzak?
  2. Zer neurtzen du Soziolinguistikako Klusterrak kale neurketaren bidez?
  3. Altzibarko biribilgune pareko etxeko fatxadan Udane Juaristik margotutako irudian hitz bat ageri da. Zein hitz da? Azkoitian garrantzi handia izan duen zer arlo ekonomikorekin dago lotuta hitz hori?
  4. Zein herri komunikabidek osatzen dute UKT?
  5. Zein libururen azala da hau?                                
  6. Nork argitaratu du irailean Landura poema liburua?
  7. Zer lerroburu erabili zen 2022ko Geure Gelatik liburu azokan? Norena da esaldia?
  8. 2022ko Geure Gelatik liburu azokan aurkeztu ziren liburuetatik zein argitaratu da 2022an?
  9. Lau hizkiko hitz batekin hasita definizioek ematen dizkiguten hitzak asmatzen joan behar dugu hizkiak gehituta edo kenduta. 4-5-6-5-4 hizkiko zerrenda osatu behar da.
    • Azkoitian trapu ere esaten zaio.
    • Oteizak kopuru honekin osatu zuen Azkoitian dagoen monumentu edo kirol gunea.
    • Aspaldi batean Izarraitzi harro oldartu zitzaion mendia.
    • Italian sortu eta munduko hainbat herrialdetan ohikoa bilakatu den jakia.
    • Gaina ez bada.
  10. Zein idazlek gidatzen du Azkoitiko Irakurle Taldea?
  11. Handiegia zen Eider Rodriguezena.                                                               
  12. Kondairaren arabera, zein izaki mitologiko egon ohi zen Txintxilloko leizean?
  13. Zein animaliaren hezurrekin egiten ziren tortoloxak?
  14. Zer da irudian ageri dena?                 
  15. Euskal Herri mailako euskalgintzako zer erakundek bete ditu 25 urte 2022an?

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide