Gabonetako argiak jartzen hasi dira herriko kaleetan

Andoni Elduaien

Julio Urkixo etorbidean jarritako zenbait argi. (Andoni Elduaien)

Julio Urkixo etorbidean jarri dituzte lehen argiak, eta pixkanaka-pixkanaka herriko gainerako kaleetan jarriko dituzte argiak brigadako langileek. Abenduan piztuko dituzte argiak, baina oraindik ez du egunik zehaztu udalak.

Gabonak iristeko hilabete eta erdiren faltan, Azkoitiko Udal brigada hasi da dagoeneko kalean Gabonetako argiak jartzen. Aste honetan bertan hasi dira zeregin horretan, eta dagoeneko ikus daitezke argiak herriko hainbat kaletan, hala nola Julio Urkixo etorbidean. Abenduan piztuko dituzte argiak urtero legez, baina udalak oraindik ez du data zehatza jakinarazi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide