Azkoitia Gukaren zozketak

'Sagastitarrak' antzezlana ikusteko sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Erredakzioa

Antzezlanaren irudietako bat. (Txalo)

19:00etan hasiko da larunbatean Baztartxon Txalo Produkzioak konpainiaren antzezlana. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Txalo Produkzioak konpainiak Sagastitarrak antzezlana eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Nekane Lete eta Jakes Lopetegi bazkideek irabazi dituzte antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Hala eta guztiz ere, antzezlanerako sarrerak oraindik eskuragarri daude Entradium atarian, 8 eurotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide