Azaroaren 18an bertso afaria izango da Errezilen

Julene Frantzesena 2022ko aza. 3a, 09:05

EgaƱa eta Arzallus bertso saio batean. (Bertsoa.eus)

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatu du hitzordua. Letea jatetxean izango da afaria, eta Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira kantuan. Dagoeneko eman daiteke afaritarako izena.

Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso afaria antolatu du azaroaren 18rako, ostirala. Errezilgo Letea jatetxean izango da hitzordua, eta Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira kantuan. Trikitilariak ariko dira giroa alaitzen, gainera.

Dagoeneko zabalik dago afaritarako izena emateko epea: Letea bertara deituta (943-81 28 87) eman ahal izango da izena. Bertso afaria 25 euro ordaindu beharko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide