Bizi testamentuaren inguruko hitzaldia eskainiko du asteartean Maite Gurrutxagak

Andoni Elduaien 2022ko aza. 3a, 08:45

Maite Gurrutxagak eskainiko du hitzaldia; Zuzenbidean lizentziatua eta aholkularia da bera. Aldez aurreko azken nahiak, bizi testamentua eta heriotzaren ondorengo tramiteak izenpean arituko da Elkargunean.

Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak aldez aurreko borondateen eta bizi testamentuaren inguruko hitzaldia antolatu dute datorren asterako. Asteartean, hilaren 8an, izango da solasaldia (19:00), Elkargunean. Zuzenbidean lizentziatuta dagoen Maite Gurrutxagak eskainiko du hitzaldia. Dena den, Zuzenbideko aholkularia ere bada Gurrutxaga. Aldez aurreko azken nahiak, bizi testamentua eta heriotzaren ondorengo tramiteak izenpean arituko da hura.

Hitzaldian, besteak beste, herentziari buruzko oinarrizko ideiak emango ditu Gurrutxagak, oinordekotza modu egoki batean antolatzeko bideak azalduz. Era berean, aldez aurreko nahiak pertsona bakoitzak nola zehaztu behar zituen eta heriotzaren osteko tramiteak aurrez nola egin behar diren ere azalduko du aholkulariak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide