Kanposantua lorez jantzi dute azkoitiarrek beste urte batez

Anartz Izagirre

Santu Guztien Eguna da gaur, azaroak 1, eta ohi bezala, hildako senideak eta lagunak bisitatzeko nahiz horiei hilobietan loreak jartzeko aprobetxatu dute eguna hainbat herritarrek.

Beste urte batez lorez jantzi dute herritarrek Azkoitiko hilerria. Izan ere, Santu Guztien Eguna edo Domu Santu Eguna da gaur, azaroak 1, eta ohiturari jarraituz hainbat izan dira kanposantura hildako senideak zein lagunak bisitatzera joan diren herritarrak. Azken bi urteetan ezohiko moduan egin behar izan dira bisita horiek izurriagatik, baina aurten normaltasuna izan da nagusi, eta jende mordoxka izan da goizean zehar hilobiak txukuntzen eta loreak jartzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide