Aste honetan hasi dituzte Idiakez Ederra eraikina birgaitzeko lanak. Besteak beste, hesitu egin dute Kale Nagusiko 80. zenbakiko etxea, eliz aurreko plazaren zati nabarmena hartuta.
Hesi horiek, ordea, ez dute eragotzi larunbat goizetan parrokiako zabalgunean jartzen dituzten azokako saltokiak jartzea. Berrantolatuta eta tokiz aldatuta, baina gune berean jarri dituzte gaur ere azokako ohiko postuak.