Telazko konpresak josteko tailerra izango da gaur, Matadeixen

Ane Olaizola 2022ko urr. 28a, 09:52

18:00etatik 20:00etara artean egingo dute ikastaroa, eta interesa duen edonork parte har dezake.

Telazko konpresak josteko tailerra eskainiko dute gaur, ostirala, Matadeixen. 18:00etan hasiko da saioa, eta antolatzaileek 20:00etan amaitzea aurreikusten dute. Interesa duen edonork parte har dezake ikastaroan, eta horretarako 677 80 71 53 telefonora dei daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide