Zein da 'ozine' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mondroskie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ozine' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ozine hitza erabiltzen da Azkoitian sakonera handiko ibaiko ur makalari deitzeko. Normalean, gainera, bainatzeko egokia izaten den ura da. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aingeru Guarda aldin ozin earra dao; askotan bainau izengea han".
  • Euskara batuan: "Aingeru Guarda aldean bainatzeko ur egokia dago; askotan bainatu izan gara han".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide