Ramon Aranzabalek, Jose Antonio Legorburuk eta Iñaki Larrañagak erakusketa zabaldu dute Portaleburun

Andoni Elduaien 2022ko urr. 22a, 09:00

Atzo, ostirala, ireki zuten margolanen erakusketa Portaleburun, eta zabalik egongo da azaroaren 1era bitartean. Hirukoteak beraiek margotutako lanak erakutsiko ditu Azkoitian.

Ramon Aranzabal, Jose Antonio Legorburu eta Iñaki Larrañaga Xaue artisten lanak ikusgai daude Portaleburu erakusketa aretoan. Atzo, ostirala, ireki zuen erakusketa hirukoteak, eta zabalik egongo da azaroaren 1era arte.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara. Erakusketan gehienbat hiru artistek egindako lanak ikusteko aukera izango dute herritarrek, baita beste zenbait eskulan ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide