Zein da 'kurloie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Txolarre txoria edo 'kurloie'. (Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'galbanie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kurloie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kurloie hitza erabiltzen da Azkoitian txolarre txoriari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kurloi mordo bat badabil azkenaldixen herrixen".
  • Euskara batuan: "Txolarre asko dabil azkenaldian herrian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide