Azkoitri triatloi klubeko Jon Albizurik 40-44 urte arteko Gandiako (Herrialde Katalanak) distantzia luzeko triatloia irabazi zuen atzo, igandea. Atleta azkoitiarrak bederatzi ordu, 37 minutu eta 13 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Proba irabazi zuen Nacho Villarruelek baino 53 minutu eta 37 segundo gehiago behar izan zituen azkoitiarrak.
Zehazki, 3,8 kilometro osatu zituzten parte hartzaileek igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 korrikan. Bere adin tartean aurrena izan zen Albizuri, eta sailkapen orokorrean seigarren amaitu zuen. Euskal Herriko, Espainiako, Frantziako, Belgikako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Herbeheretako eta Norvegiako 1.300 atletak parte hartu zuten proban, eta puntuagarria izan zen Espainiako distantzia erdiko zein luzeko rankingerako.