Jon Unanue Goenatxo III.a harri jasotzaile azkoitiarrak XV. Txintxarri Saria irabazi zuen atzo, igandea, Alegian (Gipuzkoa). Mikel Lopetegi Urra zarauztarrarekin osatu zuen bikotea Goenatxo III.ak, eta guztira, 119 jasoaldi eman zizkioten bien artean 200 kiloko errektangularrari, 125 kiloko errektangularrari, 125 kiloko kubikoari eta 100 kiloko bolari.
Bigarren sailkatu ziren Urdax Magunazelaia eta Paulo Azpiazu; haiek 115 jasoaldi eman zizkioten sariketako lau harriei. Hirugarren, berriz, Jokin Eizmendi eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarrak sailkatu ziren, guztira 108 jasoaldi eginda.
Sailkapena
200 kiloko errektangularra
- Goenatxo III.a eta Urra: 6 jasoaldi / 1.200 kilo
- Urdax eta Azpiazu: 10 jasoaldi / 2.000 kilo
- Eizmendi eta Izeta IV.a: 8 jasoaldi / 1.600 kilo
125 kiloko errektangularra
- Goenatxo III.a eta Urra: 37 jasoaldi / 4.625 kilo
- Urdax eta Azpiazu: 27 jasoaldi / 3.375 kilo
- Eizmendi eta Izeta IV.a: 26 jasoaldi / 3.250 kilo
125 kiloko kubikoa
- Goenatxo III.a eta Urra: 31 jasoaldi / 3.875 kilo
- Urdax eta Azpiazu: 27 jasoaldi / 3.375 kilo
- Eizmendi eta Izeta IV.a: 31 jasoaldi / 3.875 kilo
100 kiloko bola
- Goenatxo III.a eta Urra: 45 jasoaldi / 4.500 kilo
- Urdax eta Azpiazu: 51 jasoaldi / 5.100 kilo
- Eizmendi eta Izeta IV.a: 43 jasoaldi / 4.300 kilo
Guztira
- Goenatxo III.a eta Urra: 119 jasoaldi / 14.200 kilo
- Urdax eta Azpiazu: 115 jasoaldi / 13.850 kilo
- Eizmendi eta Izeta IV.a: 108 jasoaldi / 13.025 kilo