Azkoitiko Gazte Asanbladak batzar irekia egingo du datorren ostiralean

Ane Olaizola

Taldeak iazko eta aurtengo jarduna azalduko du, Elkargunean egingo duen batzarrean. Herritar oro animatu dituzte bertan parte hartzera. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak adierazi duenez, datorren ikasturtean ere "martxan" jarraituko du taldeak, eta datorren ostiralerako, urriaren 21erako, batzar irekia deitu du. Elkargunean jarri dute hitzordua, 18:00etan, eta joan zen urteko eta aurtengo jarduna azalduko dute bertan. Amaitutakoan, luntxa izango dute. 

Azkoitiko Gazte Asanbaldak adierazi du "edozein" dagoela batzarrera gonbidatuta, eta herritarrak animatu ditu bertara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide