Gaur, urriak 16, Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna da, eta horren harira, hainbat saio egiten ari dira han-hemenka. Azkoitian, esaterako, EusTES erakundeak bihotz-biriketako bizkortzearen (BBB) inguruko saioa egin du herriko plazan, eta hainbat lagun bertaratu dira praktikaldira. Antolatzaileek batez ere haurrei zuzendu nahi izan die saioa, baina azpimarratu dute helduentzako ere badela. EusTES erakundeko kideak 14:00ak arte egongo dira teknika irakasten, eta saioan parte hartzen dutenek panpinekin eta desfibriladoreekin arituko dira bihotz-biriketako bizkortzearen inguruko informazio praktikoa jasotzen.