Udane Juaristiren Zapatillas en alza artelanak Miguelturrako (Espainia) XLIV. Carta Puebla pintura lehiaketa irabazi du. Guztira, 175 lan aurkeztu dira aurten sariketara, eta horietatik 19 sailkatu dira finalera; tartean, azkoitiarrarena. Miguelturrako Udalaren saria eskuratu du Juaristik, eta 3.000 euro jasoko ditu. Vicente Garciarentzat izan da, bestalde, Ciudad Realgo diputazioaren saria. Atzo, ostirala, Miguelturrako Cine Paz antzokian izan zen sari banaketa ekitaldia, eta han izan zen azkoitiarra.