AEKren Mintzalagun egitasmoak mendi irteera egingo du Izarraitz mendigunera hurrengo igandean, urriak 23. Kirolaz eta naturaz gozatuz, euskara praktikatzeko aukera eskaini nahi du Mintzalagunek, eta asteartean itxiko da txangoan parte hartu ahal izateko izen-emate epea. Interesa duten herritarrek honako lotura honetan eman beharko dute izena.
Datorren igandean, Aittolako aparkalekutik abiatuko dira Izarraitzera Mintzalagun egitasmoko kideak eta izena emandako herritarrak; 09:30ean jarri dute hitzordua ekimenaren antolatzaileek. Kakuetako gurutzera zuzenduko dira lehenik, Xoxotera ondoren eta Erlora azkenik. Guztira, 11,5 kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute mendizaleek.
Euskal Herriko txoko guztietako paisaiak ezagutzeko parada eskaini nahi du AEKren Mintzalagun egitasmoak ikasturte honetan: paseoak, orientazio saioak, kobazuloetara bisitak, mendi irteerak... Mintzalaguneko kideek, ordea, herritarrekin batera elkarbanatu nahi dituzte une horiek, eta herritar oro gonbidatu nahi izan dute datorren igandeko mendi irteerara; izan ere, mendia eta euskara batzea Azkoitiko euskaldunen sarea indartzeko irteera "aukera polita" dela iruditzen zaie.