Hilaren amaieran, urriak 31, itxiko da enpresetan euskara planak sustatzeagatik dirulaguntza eskatzeko epea. 2021. urteko ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak izango dira. Laguntza horien bitartean, udalak duen asmoa da enpresetan euskara planak garatzea, modu horretan euskararen presentzia lan munduan indartu dadin.
Urte bakoitzeko gehienez 2.000 euroko laguntza emango dio udalak enpresa bakoitzari. Euskara planak laguntza jasoko den urte berean diseinatutakoak izan beharko du nahitaez. Bestelako kasuetan, dirulaguntza eskatzen den urtean garatutakoak izan beharko du.
Laguntza eskaera egin nahi duten enpresek digitalki egin beharko dute Azkoitiko Udalaren webguneko Tramiteak atalera zuzenduta, edota presentzialki Herritarren Arreta Bulegoan. Informazio gehiago nahi dutenek udalaren webgunean egin dezakete kontsulta.