Azkoitiko eta inguruetako zenbait sortzailek eta saltzailek Top Market azokan jarri dute gaur, asteazkena, Dean tabernaren aurrean, herriko plazan. 11:00eteako zabaldu dituzte askotariko produktuak salgai dituzten postuak.
Eguraldi makurra tarteko, tabernaren atariko arkupetan jarri dituzte postuak, besteak beste, eskuz egindako produktuak, bigarren eskuko arropak eta osagarriak, bitxiak, artelanak, ilustrazioak... Bien bitartean, gainera, Mr. Soto eta Munizzio disko jartzaileak aritu dira azoka musikarekin girotzen.
Guztira, sei saltzailek jarri dituzte postuak plazako tabernaren atarian: Aizterri (dekorazio osagarriak), Axun Ringana, Mono taller cuero (larrua), Itxitxx (ilustrazioa), Oninpintage (bigarren eskuko arropa) eta Elene Tamayo (diseinua eta ilustrazioa).