Zein da 'galbanie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'kintzenie' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'galbanie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Galbanie hitza erabiltzen da Azkoitian alfergura adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Bazkaldu ta gero kriston galbanie sartze zat".
  • Euskara batuan: "Bazkaldu eta gero alfergura sartzen zait".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide