Bihotz-biriketako bizkortze saioa eskainiko du EusTES erakundeak igandean

Anartz Izagirre

Desfibriladore baten irudia. (Pixabay)

Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna izango da urriaren 16an, eta horren harira antolatu dute saioa. 11:00etatik 14:00etara izango da saioa, plazan, eta edonork izango du parte hartzeko aukera.

Datorren igandean, urriak 16, Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna izango da hainbat txokotan, eta EusTES erakundeak bihotz-biriketako bizkortzearen (BBB) inguruko saioa antolatu du egun horretarako. Haurrei zein helduei zuzenduriko jardunaldia izango da, eta hiru orduko praktikaldia egingo dute partaideek, panpinekin eta desfibriladoreekin, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Plazan izango da saioa.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria egiten badu bertan behera utziko dute ekintza. Informazio gehiago behar duenak info@eustes.eus helbide elektronikora idatzi dezake. Dena den, ekintzan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik egongo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide