Xabier Munibe Ikastolako LH4ko ikasleak udaletxea bisitatzen izan dira gaur, asteartea. Bertan, Javier Zubizarreta alkateak harrera egin die ikasleei osoko bilkura aretoan, eta, ondoren, udalbatzaren funtzionamenduaren eta arduren gaineko hainbat xehetasun jakin ahal izan dituzte. Alkatearekin batera izan dira Ana Azkoitia alkateordea eta Marijose Arregi zinegotzia ere.
Kultura Saila, kontu-hartzailetza eta udal artxiboa bisitatu dituzte ikasleek udaletxean, eta sail horietako teknikariekin eta arduradunekin hitz egiteko aukera ere izan dute. Gaztetxoak Herria eta hiria lantzen ari dira klasean, eta lanketa horren barruko bisita izan da gaurkoa.
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)