Dagoeneko eskuratu daitezke azaroan eta abenduan Baztartxo antzokian eskainiko dituzten kultur ekintzetarako sarrerak. Hain zuzen, Sagastitarrak antzezlanerako, Sonakay taldearen kontzerturako eta Un poco Loco, el tributo a Coco antzerki musikalerako txartelak jarri dituzte salgai online.
Txalo produkzioak ekoiztetxeak azaroaren 5ean taularatuko du Baztartxon Sagastitarrak antzezlana, eta sarrerak 8 eurotan eskuratu daitezke Entradium atarian. Abenduan, berriz, Sonakay taldearen kontzertua eta Un poco Loco, el tributo a Coco antzerki musikala izango dira Baztartxon. Sonakay taldeak abenduaren 3an eskainiko du kontzertua, eta musikariak zuzenean ikusteko sarrerak 8 eurotan eros daitezke Entradiumen. Abenduaren 10ean, berriz, Un poco Loco, el tributo a Coco antzerki musikala eskainiko dute herriko antzokian, eta hura ikusteko sarrerak 15 euro balio du Entradium atarian.
Urriko ikuskizunetarako sarrerak
Datozen bi larunbatetan ere izango ditu kultur ikuskizunak Baztartxon. Hilaren 8an, Oscar Terolek Mundo para lelos ikuskizuna eskainiko du, eta sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke 8 eurotan. Hilaren 15ean, berriz, Tributo a Mecano taldeak kontzertua eskainiko du antzokian, eta emanaldirako sarrerak 10 eurotan ari dira saltzen Entradiumen.