Zein da 'kintzenie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'arraie' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kintzenie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kintzenie hitza erabiltzen da Azkoitian soldata adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kintzenie jasotzeko zai-zai eote gea hil akaberan".
  • Euskara batuan: "Soldata jasotzeko zain egoten gara hil amaieran".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide