Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du larunbatean Kontzejupean

Andoni Elduaien

Andremarietan Kontzejupean eskainitako kontzertuko irudi bat. (Maialen Etxaniz)

19:00etan hasiko da herriko musika bandaren emanaldia Kontzejupean. Guztira, bost abestik osatutako programa aurkeztuko dute zapatuan udaletxe azpiko frontoian.

Azkoitiko Udal Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskainiko du etzi, larunbata, Kontzejupean. Carlos Muñoz zuzendariaren aginduetara, 19:00etan hasiko da herriko musika bandaren emanaldia udaletxe azpiko pilotalekuan.

Musika bandak hainbat doinu ezagun eskainiko ditu etzi herritarren aurrean. Hain zuzen, Jose Maria Ferreroren Chimo, Teo Aparicio-Barberanen Portraits of Spain, Johann Sebastian Bachen Air, John Mossen A Disney Spectacular eta Octavio J. Peidroren La oreja de Van Gogh. Ohi bezala, kontzertua Kontzejupeko aulkietan eserita zein pilotalekuko arkupetan zutik jarraitzeko aukera izango dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide