Astelehenean egingo dute urriko lehen odol ateraldia

Andoni Elduaien

Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Etzi, astelehena, urriko lehen odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Irailean proba egin ondoren, aurrerantzean 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira Azkoitian herritarren odola biltzen.

Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Urriko lehen hitzordu izango etzikoa odol emaile azkoitiarrentzat. Irailera arte, 17:00etatik 21:00etara egiten zituzten odol ateraldiak Azkoitian, baina hilaren 19an 16:30etik 20:30era egin zuten proba. Guztia ondo joan zenez, aurrerantzean 16:30ean hasiko dituzte odol ateraldiak Elkargunean.

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia urriaren 24an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide