Udako etenaren ondoren, bihar itzuliko da plazara Azkoitiko Sare Herritarra

Andoni Elduaien

Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea.

Herriko plazan egingo du Sare Herritarrak presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea, 19:30ean hasita. Deialdiarekin bat egiteko deia zabaldu die plataformak herritarrei.

Hileko azken ostirala izanik, herriko plazara itzuliko da bihar Azkoitiko Sare Herritarra. Udako etenaldiaren ondoren, iraileko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du han elkarretaratzea deitu duen plataformak. Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide