Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen duen berreskuratutako liburu eta disko azokak Azkoitian egin du geldialdia beste behin ere. Ohiko moduan, plazako arkupeetan jarri dute postua, Portaleburu erakustokiaren parean, eta 13:30era artean izango da zabalik. Herritarrek, hango liburuak zein diskoak erosteaz gain, etxean dituzten aleak han uzteko aukera ere izango dute ordu horretara bitartean.