Auto batek istripua izan du gaur, 09:30 aldean, Beidazar eta Xabier Munibe kaleen artean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Beidazar kaleko errepidearen ondoko baranda hautsita, lau metroko altueratik Xabier Munibe kalera erori da ibilgailua, liburutegiaren aldamenera. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, gidaria ez zegoen autoaren barruan amildu denean, baina kolpe bat tarteko ospitalera eraman dute. Udaltzaingoa ari da egoera lehengoratzeko lanetan, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuaren zergatia ikertzen ari dira.