Zein da 'mallukie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'eskilburue' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mallukie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mallukie hitza erabiltzen da Azkoitian mailu txikia adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ekarrizu mallukie erreminta kajatik puntepax hau sartzeko".
  • Euskara batuan: "Ekar iezadazu mailu txikia erreminta kaxatik puntapax hau sar dezadan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide