Azpeitiko Epaitegiko zinpeko epaimahaia bi urtetik behin berritzen dute, eta irailaren 30ean egingo dute zozketa eskualdeko hautesle guztien artean. Hori horrela, Azkoitiko Udalak herritar guztiei jakinarazi die zinpeko epaimahairako hautagaien zerrenda osatzeko erabiliko den Hausteskunde Errolda udaletxeko Harrera Bulegoan egongo dela ikusgai irailaren 21etik 28ra bitartean, biak barne.
Epe horretan, herritarrek beharrezko kexak aurkezteko aukera izango dute. Hilaren amaieran, zozketa egiten dutenean, edozein hauteslek egin ahal izango du zozketaren aurkako erreklamazioa Entzutegi Probintzialaren aurrean.