Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako final hamaseirenetako kanporaketa jokatuko du gaur

Andoni Elduaien 2022ko ira. 16a, 09:00

Taldearen iazko argazkia.

Gipuzkoako Lehen Mailan ari den Euskalduna taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Tta-kun taldeak. Gaur, ostirala, 22:30ean hasiko da neurketa Elkargunean.

Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopa jokatuko du aurten ere. Taldeak gaur, ostirala, ekingo dio txapelketari Andoaingo (Gipuzkoa) Euskalduna taldearen aurka jokatuta; azkoitiarrek final hamaseirenetako lehia izango dute. Elkarguneko kantxan, 23:30ean hasiko da azkoitiarren eta andoaindarren norgehiagoka, eta irabazten duen taldeak txapelketan aurrera egitea lortuko du.

Azkoitiarrek maila ona erakutsi zuten aurreko denboraldian, azken unera arte borrokatu baitzuten maila igoera. Tta-kun taldekoek, ordea, ez zuten lortu Lehen Mailara igotzea, eta aurten, ahalik eta ondoen ekin nahi diote sasoi berriari. Liga txapelketari ekin aurretik, ordea, iaz maila onean aritu ziren Gipuzkoako Kopa jokatu beharko dute azkoitiarrek. Final laurdenetaraino iritsi zen Patxi Bastarrika entrenatzaileak zuzentzen duen taldea, tartean maila bat goragoko aurkariak kanporatuta.

Txapelketari ekiteko, ordea, aurrean koska bat goragoko —Gipuzkoako Lehen Mailan— Euskalduna izango dute aurkari. Azkoitiko Tta-kun taldea, ostera, Gipuzkoako Bigarren Mailan dago egun. Gaur kanporaketa gainditzen duen taldeak txapelketako hamasei talde onenekin lehiatzeko aukera izango du datozen asteetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide