Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketaren 32. edizioko sari banaketa ekitaldia egin zuten igandean Ordizian (Gipuzkoa), eta Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra izan da aurtengo saridunetako bat (irudian, eskuinetik laugarrena). Ohi bezala, adinaren araberako hiru kategoriatan banatu dituzte sariak antolatzaileek, eta 14 eta 18 urte bitarteko kategorian azkoitiarra izan da garaile, Ezer ez ta dena bertsoei esker. 300 euroko saria eskuratu du hark.