Zein da 'eskilburue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'guatie' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'eskilburue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Eskilburue hitza erabiltzen da Azkoitian eskaileretako laugunea adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Luze jardun gendun hizketan eskilburun topau ginenin".
  • Euskara batuan: "Luzaroan aritu ginen hizketan eskaileretako laugunean topo egin genuenean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide