Zein da 'guatie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'korkoxa' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'guatie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Guatie hitza erabiltzen da Azkoitian kotoia adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Oxigenaue bota ta guatie pasaukoizut besuen eindeko irikixen".
  • Euskara batuan: "Ur oxigenatua bota eta kotoia pasatuko dizut besoan egindako ebakian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide